lunes, 22 de febrero de 2016

Ezin esan deutsot
neke naiz nazka,
hirumila aurpegi
ezarri dizkiodan
egoera honi,

                     jokoa segi ala ez,
                    argi dago zein den
                     erantzun posible
                      bakarrenetakoa,

                        isiltasuna ez baita
                  lehendabiziko bake
              huraren kausa,
      ezta oraingo ezin
egonaren erremedio

Hark, kontrola behar duenak,
ez baitu kontrola nahi.

Haren pertzepzioak
une batez balio dio,
nahiz eta benetan ez dakien
zerrek mugitzen duen,
nahiak ala errefusak.

Baina, 
zulo beltzaren 
ertzak ez nau gainditu,
haren barnean daudenak
noizbait aterako direlakoan,
asteazken arratsaldeetan oihu,
mahaiaren beste aldean irakurri
litekeen urdinezko geruza desagertzen 
zihoala, nolanahi, haren barne zen 
azken besarkada.
 
Noizbait izan bazen. Baginen.
 












No hay comentarios:

Publicar un comentario